SAREA

Titulartasun Pubikoko Antzoki, Auditorium, Zirkuitu eta Jaialdien Espainiako Sarea irabazi asmorik gabeko elkartea da. 2000. urteko otsailean sortu zen, Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako Ministerioko INAEM-ekin (Arte Eszeniko eta Musikako Arteetako Institutu Nazionala) sinatutako hitzarmenaren ondorioz.

BAZKIDEAK

Gaur egun 158 bazkide ditu Espainiako Sareak. Nazioko lurralde osoko titulartasun publikoa duten arte eszenikoetako erakusketa-guneak dira. Herriko antzoki eta auditorium nagusienak hartzen ditu barnean zenbateko horrek. Eta baita autonomia eta probintzia erkidegoetako arte eszenikoetako 12 sare edo zirkuitu ere, zeintzuk haien gune propioak biltzen baitituzte. Hortaz, 700etik gorako erakusketa-gune publikoak biltzen ditu Sareak.

XEDEA ETA BALIOAK

Zera da gure xedea:

Arte eszenikoetako eta musikako arteetako sektorea bultzatzea, herritar guztientzat eskuragarriago bihurtuz. Erakusketa- eta ekoizpen-egitura publikoak finkatzean dihardugu, kalitatezko eskaintza eszeniko anitza eta askotarikoa bermatuz. Gure elkarteak hausnarketarako gunea da, prestakuntza, ikerkuntza eta teknologia berriak bultzatuz, antzokiak antolakunde eraginkor eta berritzaile bihur daitezen.

Zera da gure ikuspegia:

Arte eszenikoetako eta musikako arteetako sektorean beharrezko mintzaidearen jarrera hartzea, nazio-mailan ez ezik, baita nazioarte mailan ere. Ezagutzaren, informazioaren eta sorkuntzan, erakusketan, banaketan eta komunikazioan parte hartzen duten eragileen ekarpenen bultzatzaile nagusi bihurtzea nahi du Sareak, sektorea antolatzen eta hobetzen duten ideiak eta kultura-politikak eratzean esku hartuz.

Balioak

Sormena, irisgarritasuna, gardentasuna, berrikuntza, ikerkuntza, eraginkortasuna, aniztasuna, grina.

HELBURUAK

  • Publikoak sortzea eta haren prestakuntza sustaztea arte eszeniko eta musikalen eremuan Espainian.
  • Titulartasun publikoko antzokien eta auditorium-en programazioaren kalitatea eta egonkortasuna bermatzea, haien arteko lankidetza eta elkarlana bultzatuz, baita Autonomia Erkidegoetako zirkuituekin ere.
  • Antzoki, auditorium, zirkuitu eta sareen (publikoak eta pribatuak) arteko etengabeko elkarlan estu eta aberasgarria bultzatzea eta sustatzea, hala nazionalak nola nazioartekoak.
  • Antzerki, Musika eta Dantzari buruzko sektore-politiken garapenean parte hartzen duten eragile askotarikoen (sortzaileak, ekoizleak, banatzaileak eta kultura-kudeatzaileak) arteko komunikazio-bideak ezartzea, sektorearen iraunkortasunari eusteko eta finkatzeko asmoarekin.
  • Europar Batasuna osatzen duten herrietako eta Iberoamerikako herrietako sektore eszeniko eta musikalarekin komunikazio eta elkarlan mekanismoak sustatzea.
  • Administrazio publikoei laguntza ematea arte eszeniko eta musikaletako eremuko esku-hartze eta kudeaketaren garapen teknikoan.
  • Beste erakundekin elkarlanean aritzea, besteak beste: Unibertsitateak, antzerki eta musikako ekoizpen-unitateak, prestakuntza zentroak eta, bereziki, Hezkuntza eta Kutura Ministerioko Antzerki eta Musikako dokumentazio-zentroak, arte eszenikoei buruzko ikerkuntza eta informazio trukaketa errazteko asmoarekin.

IETM-EKO kidea

IETM-International Network for Contemporary Performing Arts-eko (Arte Eszeniko Garaikideen Nazioarteko Sarea) kidea da Sarea. Arte eszenikoen garapena ingurune globalean sustatzea eta arte eszenikoak balioan jartzea gizarte-, kultura- eta ekonomia-garapenaren oinarri gisa da IETM antolakundearen helburua. Profesionalen arteko eta komunikazio-sareak sortzea, informazioaren trukaketa dinamikoa eta nazioarte mailan arte eszenikoetako eragileen arteko ezagutzaren transferentzia erraztea da haren xedea.

IETM-ek mundu osoko 50 herrialdetako 500 erakundetik gora biltzen ditu, bereziki Europan.

EGITURA

Osoko Bilkura

Elkartearen funtzionamendua eta antolaketa deliberazio eta bozketaren bidez babesten duen eta erabakiak hartzen dituen goi-mailako organoa da. Unean-unean Elkartearen bazkideak diren antzoki, auditorium, zirkuitu eta sare guztien izaera publikoko kudeaketa-erakundeek oatzen dute Osoko Bilkura hori. Eragile horiek haien erakundeetako gobernu-organo eskudunen ordezkarien bitartez hartzen dute parte (ordezkaritza zehatza dutenak).

Zuzendaritza Batzordea

Zuzendari batek, Zuzendari-orde batek, Idazkari batek, Diruzain batek eta bost Batzordekidek osatzen dute Zuzendaritza Batzordea. Zuzendaritza Batzordeko karguetako bat ere ez dago ordainduta. Osoko Bilkurak Zuzendaritza Batzordeko kideak hautatzen ditu, eta Zuzendaritza Batzordeko kideak dira karguen banaketa erabakitzen dutenak. Kargu guztiak Osoko Bilkuran ordazkatzen duten erakunde publikoarekin lotuta daude. Horregatik, Zuzendaritza Batzordeko kidea den pertsona fisiko batek Osoko Bilkuran ordezkatzen duen erakunde publikoko kargua galtzen duenean, Zuzendaritza Batzordeko kargua gaduko du ere. Toki hori Estatutuek ezartzen dutenari jarraituz beteko da.

Elkartea ordezkatzen, koordinatzen eta administratzen duen organoa da, Zuzendaritza Batzordea, Estatutuak eta Osoko Bilkurak emandako arduren arabera. Bere eginkizunak eta zereginen banaketa eraginkortasun handiena lortzeko asmoarekin antolatzen ditu.

Koordinazio Bulegoa

Zuzendaritza izaerarik ez duen kudeaketa-organo profesionalizatu gisa funtzionatzen du, eta Elkartearen euskarri administratibo, informatzaile eta kudeatzailea da.

JUNTA DIRECTIVA

Carlos Morán
Carlos Morán

Presidente. Coordinador Comisión de Formación
Organismo Autónomo Serantes Kultur Aretoa
Tlf.: 944 205 850
cmoran@serantes.com

María Sánchez de la Cruz
María Sánchez de la Cruz

Vicepresidenta. Coordinadora Comisión Inclusión Social
Teatro del Bosque (Móstoles)
Tlf.: 916 642 961
teatrodelbosque@ayto-mostoles.es

Pilar Alcalde Liébana
Pilar Alcalde Liébana

Secretaria. Coordinadora Comisión Teatro y Circo
Teatro Principal de Palencia
Tlf.: 670/ 75.45.62
palcalde@aytopalencia.es

Miguel Pérez
Miguel Pérez

Tesorero. Coordinador Comisión de Música
Teatro Auditorio Ciudad de Alcobendas
Tlf.: 916 597 600- Ext 2039
teatroauditorio@aytoalcobendas.org

Pilar Portela
Pilar Portela

Vocal
Directora del Teatro Principal y Pazo Da Cultura de Pontevedra
Tlf.: 986 83 30 61
pilar.portela@pazodacultura.org

Daniel Juste
Daniel Juste

Vocal
Centro Cultural Sanchinarro
Tlf.: 915 000 603
danieljuste@tritoma.es

Juan I. Herrero
Juan I. Herrero

Vocal. Coordinador Comisión Asociados
Laboratorio de las Artes Valladolid (LAVA)
Tlf.: 983 426 246
jherrero@fmcva.org

Pep Tugues
Pep Tugues

Vocal. Coordinador Asesoría Jurídica y Comunicación
Teatre-Auditori Sant Cugat
Tlf.: 935 907 690
peptugues@santcugat.cat

Antoni Valesa Monfort
Antoni Valesa Monfort

Vocal.
Paranimf Universitat Jaume I
Tlf.: 964 728 867
valesa@uji.es

COORDINACIÓN

Irene Pardo

Irene Pardo
Coordinación
coordinacion@redescena.net

Elvira Gutiérrez

Elvira Gutiérrez
Gestión de Asociados
redteatros@redescena.net

María Valls

María Valls
Formación
formacion@redescena.net